Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

1937ko urtarrilaren 8an eraildako Manuel Tapiz Amezqueta de Miranda de Arga nekazariaren omenezko estela jartzea

Azken bileran Etxarriko Udaleko osoko bilkurak erabaki hau hartu zuen memoria historikoari buruz:

1936ko kolpe militarraren ondoren gertatukoari buruzko memoria bizi eta kritikoa sendotzeko, memoria historikoaren legeetan xedatutakoa betetzeko eta eraildako pertsonek eta haien senideek egia, justizia eta erreparazioa aitortzeko duten eskubideari laguntzeko, Etxarriko Udalak hilarri bat jartzea erabaki du, Miranda de Argako Manuel Tapiz Amezqueta nekazariaren omenez.

Hilarria hilerriaren inguruan jarriko da, han hil baitzuten 1937ko urtarrilaren 8an.

Manuel Tapiz Miranda de Argako nekazaria zen. Hainbat legealditan bere herriko zinegotzi eta alkate izan zen. Manuelek borroka luzea egin zuen Mirandako nekazariei lurrak lagatzaren alde. Ezkonduta zegoen eta 6 seme-alaba zituen. 1978an bere familiak bere gorpuzkiak berreskuratu zituen.


Osasun-egoerak uzten duenean, omenaldi bat egingo dugu haren oroimenez.

Nafarroako Memoriaren Institutuaren dirulaguntza jaso dugu.
Jarduera hauek Bidaurretako Udalarekin batera egiten ari gara, han ere antzeko hilarri bat jarri baitute 1937an Fiteroko 9 bizilagun hil zituzten tokian.