Beraz, tokiko administrazio honek honako konpromisoak hartzen ditu:
- CO2 isuriak murriztu (eta, seguraski, berotegi efektuko gasen bestelako isuriak ere) bere
lurraldean, bederen %40an 2030 urtea arte, bereziki eraginkortasun energetikoaren eta
energía berriztagarrien erabilpen handiagoaren bitartez. - Handitu bere erresilentzia klima aldaketaren eraginara egokituz
Honelako konpromisoak eginkizunetan bihurtzeko, tokiko administrazio honek ondorengo
planteamendua jarraitzera konprometitu egiten da, atalez atal:
- Burutu erreferentziazko isurien inbentarioa eta klima aldaketak eratorritako arrisku
eta kalteberatasun ebaluaketa. - Aurkeztu Klimarako eta energia jasangarrirako ekintza plana, Udalak erabaki eta bi
urteko epean. - Landu Egoerari buruzko txostena gutxienez bi urtetan behin, Klimarako eta energia
jasangarrirako ekintza plana aurkeztu ondoren, ebaluaketa, jarraipen eta kontrol
helburuekin.
* Ikusi dokumentu osoa konpromisoekin
** Alkatearen sinadura dokumentua konpromisoen laburpenarekin (elebiduna)
*** Informazio gehiago webgunean Alkateen Ituna Klima eta Energiari buruz.