Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

TOKIKO KONTSUMOA: Etxauri Bailarako eta Oltza Zendeako produktu eta zebitzuen Erregistroa/Guida

 

Etxauri Bailarako eta Oltza Zendeako Udalek, Etxauribar Lanean elkartearen laguntzarekin, gure bailaretan bizi garenok eskaintzen ditugun produktuen eta zerbitzuen erregistroa/gida abiarazi dugu. Online erregistro bat da, eta hemendik sar zaitezkete: www.oltzaetxauribar.eus . Bertan, tokian ekoitzitako produktuak eta hurbileko zerbitzuen eskaintza aurkituko dituzue. Gure ohiturak aldatzeak eta tokian tokiko kontsumoa egiteak, gure ekonomia, ingurunea, kultura…eta gure planeta osasuntsu mantentzeko erabaki konszientea da. Eguberria kontsumo handiko garaia da; orain, hain zuzen ere, une egokia da arduraz kontsumitzeko eta 2021ari bultzada positiboa emateko. Zer hobe, Eguberri hauetan, tokiko produktuen saski bat oparitzea baino, masaje bat oparitzea, etxean aspaldi egitear dagoen konponketa bat… hemen duzu gure eskaintza, etxeko eskaintza: www.oltzaetxauribar.eus

Erregistro honek dinamikoa izan nahi du, eta, beraz, bertan asalten zaretenok, nahi duzuenean izena eman, ezabatu edo zuen datuak aldatu ahal izango dituzue. Horretarako formulario bat duzue webgunean, baita udal guztietako kontaktuak ere. Hitzen bilatzaile praktiko bat ere baduzue (lupa 🔍)

Honekin batera, gure bailaretan tokiko kontsumoa sustatzeko argitaratu dugun liburuxka bidaltzen dizuegu (etxeko postontzira ere iritsiko zaizue).

TOKIKO KONTSUMOA1 (deskargatu pdf liburuxka hemen)