Etxarri udala. Azken eguneratzea: 2015eko ekaina
Entitatean, gure erabiltzaileengandik gero eta gertuago egoteko ari gara lanean.
Erabiltzaile bakoitzak modu desberdin batean nabigatzen du. Batzuek oztopo teknologikoak aurkitzen ditugu, esaterako, interneterako konexio motela edo ordenagailu zahar bat. Beste batzuek arazoak izan ditzakegu erabilitako lengoaia edo webguneko nabigazio-tresnak ulertzeko. Muga fisikoak ere izan ditzakegu, ikusmen, entzumen edo mugikortasunari buruzkoak, webguneko edukiak erabiltzea zaildu edo galarazten digutenak.
Diseinu tradizionaleko webgune batek ez ditu kontuan hartzen desberdintasun horiek, eta, beraz, ez dio behar bezala nabigatzeko aukera emanen, adibidez, sagua erabili ezin duenari, pantailan ageri den informazio ikusten ez duenari edo bozgorailuen bidez emititzen dena entzun ezin duenari.
- ZER DA WEBGUNE IRISGARRI BAT?
Edozein pertsonak erabiltzeko moduko edukiak eta zerbitzuak eskaintzen dituena, inolako oztoporik –fisikoak, ezagutzakoak edo ingurunetik eratorriak– gabe.
Nolakoa da webgune irisgarri bat?
Diseinu erraza eta estandarra da. Horrek aukera ematen du oso tresna desberdinak erabiltzeko, hala nola ahots-sintetizadoreak, webgune bateko edukiak “ozenki irakurtzen dutenak”.
Testu lauak eta zuzenak ditu. Horrela, ulermen arloko oztopoak saihesten dira.
Bertako ikus-entzunezko edukiak testu bidez deskribatzen dira. Horrela, adibidez, itsu batek ikusi ezin duen irudi baten deskripzioa entzuteko aukera du.
Egitura garbia, erraza eta intuitiboa du, nabigatzen laguntzen duena. Horrela, lagundu egiten die webguneko informazioaren barnean mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonei, ingurunea ezagutzen ez badute edo kultura-, hezkuntza- edo ulermen-oztopoak badituzte.
- ERABILGARRITASUNA ESTANDARREKIN
Webgune hau W3C kontsortzioaren “web irisgarritasunaren ekimena” (WAI:Web Accessibility Initiative – http://www.w3.org/wai ) delakoari jarraikiz diseinatu da berriz eta programatu da; kontsortzio hori interneten erabilera arautzeaz eta hobetzeaz arduratzen da. Arau horiek nazioarteko estandar batzuk zehazten dituzte pertsona guztientzako irisgarriak diren web edukiak sortzeari begira.
Gure webgunean honako estandar hauek lantzen ditugu, W3Crenak:
- XHTML
- CSS
- WAI-AA
- DISEINU IRISGARRIA
Diseinu irisgarriari buruzko zenbait jarraibide hartu ditugu kontuan:
- Maketazioa estilo-orritan oinarritzen da, taulatan oinarritu beharrean. Horri esker, erabiltzaileak webgunearen itxura, kontrastea eta tamaina bere beharren arabera egokitzeko aukera du, estilo-orri pertsonalak izanez gero.
- Elementuen arteko kontraste nahikoa bilatu nahi izan da, eta, horretarako, aldatu egin dira webguneko koloreen konbinazio batzuk.
- Diseinu semantikoa lortu da. Hau da, HTML kodearen bidez zehaztu da orri guztien egitura logikoa, goiburuak, zerrendak, estekak, irudiak eta halakoak erabiliz. Horrela, orriak ulergarriak dira bai ikustean, bai ahots-sintetizadore baten bidez irakurtzean, eta bai CSS estilo-orriekin edo haiek gabe. Diseinu mota horrek laguntzen du, bestalde, orria behar bezala ager dadin hainbat arakatzaile eta sistema eragiletan.
- Testurik ez duten elementuek testu bidezko deskripzio bat dute barnean, ahots-sintetizadore batek “irakur” dezakeena.
- Nabigatzeko laguntza batzuk daude, ogi-apurrak adibidez.
- SCRIPT programazioaren bitartez funtzioak egiten direnean, SCRIPTen oinarriturik ez dagoen alternatiba ere eskaintzen da, funtzio hori hartu edo erabili ezin duten arakatzaileentzat.
- WEBGUNEAREN TAMAINA HANDIAGOA IKUSTEA
Gorago aipatu dugun bezala, webgunearen maketazioa aldatu da erabiltzaileak testua eta web osoa nahi duen tamainara egokitu dezan, betiere proportzionaltasuna bere hartan utzita. Aurkezpenaren tamaina handitu edo txikitu nahi izanez gero, honela egin dezakezu:
Internet Explorer:
- Handitzeko: sakatu ctrl eta mugitu aurrerantz saguaren gurpila.
- Txikitzeko: sakatu ctrl eta mugitu atzerantz saguaren gurpila.
Netscape – Mozilla:
- Sakatu ctrl eta, aldi berean, ‘+’ handitzeko.
- Sakatu ctrl eta, aldi berean, ‘+’ txikitzeko.
Era berean, zure arakatzailearen menuaren bidez: ‘ikusi’ > ‘testuaren tamaina’.