Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Cookieei buruzko politika

Etxarri Udala. Azken eguneratzea: 2015eko ekaina.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu –propioak eta hirugarrenekoak–, teknikoak, pertsonalizaziokoak eta analisiak egitekoak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, cookieei buruzko gure politika onartzen duzu.

  1. ZER DIRA COOKIEAK?

Cookieak artxibo edo informatika-programa txikiak dira, erabiltzailearen terminalean (ordenagailua/smartphone/tablet) metatzen direnak webgune batzuetan sartzean, eta haren memorian gordetzen direnak. Artxibo horiek nabigazioa erraztu dezakete, besteak beste, webgunean egindako mugimenduen jarraipena eginez, saio-hasiera gogoratuz, formularioak automatikoki betez, lehenetsitakoak gogoratuz…

Ezaugarri horiek nabigatzen duen pertsonaren bizitza pribatuko kontu batzuk utz ditzakete agerian, eta, horregatik, garrantzitsua da behar bezala informatuta egotea eta bere pribatutasuna babesteko baliabideak erabilgarri izatea.

  1. COOKIE MOTAK

Kudeatzen dituen entitatearen arabera, cookieak bi taldetan sailkatzen dira:

  • Cookie propioak: editoreak berak kudeatutako ekipo edo domeinu batetik –bertatik ematen da bezeroak eskatutako zerbitzua– erabiltzailearen ekipora bidaltzen direnak.
  • Hirugarrenen cookieak: editoreak kudeatzen ez duen ekipo edo domeinu batetik erabiltzailearen ekipora bidaltzen direnak; beste entitate batek bidaltzen ditu, cookieen bidez lortutako datuak erabiltzen baititu.

Bada, baita ere, bigarren sailkapen bat, bezeroaren arakatzailean bilduta egoten diren denbora-epearen araberakoa:

  • Saioko cookieak: aldi baterako cookieen artxiboak dira, arakatzailea itxitakoan ezabatzen direnak.
  • Cookie iraunkorrak: artxibo horiek arakatzailearen azpikarpeta batean gelditzen dira eskuz ezabatu arte, edo erabilitako arakatzaileak ezabatzen dituen arte artxiboan ezarritako iraupenarekin bat.

Azkenik, bada beste sailkapen bat, bost cookie mota biltzen dituena, lortutako datuen tratamenduaren helburuaren arabera.

  • Cookie teknikoak: Erabiltzaileari webgune, plataforma edo aplikazio baten bidezko nabigazioa egiteko aukera ematen diote; halaber, badauden aukera edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ere ematen diote, adibidez trafikoa kontrolatzea, saioa identifikatzea, nabigazioan zehar segurtasun elementuak erabiltzea, bideoak edo soinua hedatzeko edukiak biltzea, edo edukia sare sozialen bidez partekatzea.
  • Pertsonalizazio-cookieak: Erabiltzailearen terminalean dauden zenbait irizpideren arabera aurrez zehaztutako izaera orokorreko ezaugarri batzuk aktibatzen dituzte erabiltzailea zerbitzuan sartzen denean, adibidez hizkuntza, edo zerbitzuan sartzeko erabilitako arakatzailea.
  • Analisi-cookieak: Cookieei lotutako webguneen erabiltzaileek duten jokaerari jarraipena egin eta hura aztertzeko aukera ematen diote beren arduradunari.
  • Publizitate-cookieak: Editoreak web orri batean sartu dituen publizitate-guneen –halakorik sartu badu– kudeaketa ahalik eta modu eraginkorrenean egiteko aukera ematen dute, zenbait irizpidetan oinarrituta, esaterako, editatutako edukian edo iragarkiak erakusteko maiztasunean.
  • Jokaeraren araberako publizitate-cookieak: Editoreak webgune batean sartu dituen publizitate-guneen –halakorik sartu badu– kudeaketa ahalik eta modu eraginkorrenean egiteko aukera ematen dute. Cookie horiek erabiltzaileen jokaerari buruzko informazioa biltzen dute, haien nabigazio-ohiturak modu jarraituan aztertuta; horrela, erabiltzailearen profil espezifiko bat garatzeko aukera dago, horren araberako publizitatea erakusteko.

Alderdi horri buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren gida, cookieen erabilerari buruzkoa

  1. WEBGUNEAN ERABILITAKO COOKIEAK
  • PHPSESSID
    • Mota: Cookie propioa, saiokoa eta teknikoa. Cookie hori gailuaren memorian sartzen da, eta soilik balio du saio aktiboak webgunean irauten duen bitartean. Ez du grabatzen inolako informaziorik modu iraunkorrean zure ordenagailuan. Era berean, horien bidez ziurtatzen da blogean iruzkinak egiten dituzten erabiltzaileak gizakiak direla, eta ez aplikazio automatizatuak. Horrela, spam delakoa saihesten da.
    • Eginkizuna: PHP lengoaiak cookie hori erabiltzen du saioaren aldaerak web zerbitzarian gorde ahal izateko. Cookie hori funtsezkoa da webgune honetako formularioak bidaltzeko.
  • _ga; _gat
    • Mota: Hirugarrenen cookieak, analisiak egitekoak eta iraunkorrak.
    • Iraupena: 2 urte
    • Eginkizuna: Google Analytics aplikazioko cookiea, erabiltzaileak bereizteko erabiltzen dena. Honako esteka honetan informazio gehiago aurkitzen ahal da: http://www.google.com/intl/es/policies/technologies/types/
  • qtrans_cookie_text
    • Mota: Cookie propioa, saiokoa eta pertsonalizaziokoa.
    • Eginkizuna: Barne-erabilerako cookiea, beharrezkoa webguneak funtzionatzeko, erabiltzailearen IDrako eta erabiltzaileak aukeratutako hizkuntza gogoratzeko.
  • xxlplan; xxlplanBAK
    • Mota: Cookie propioa, saiokoa eta analisia egitekoa.
    • Iraupena: saioa
    • Eginkizuna: cookie horiek webgunea kokatutako zerbitzariarenak dira, eta alojamendu-planaren trafikoa aztertzen du.

 

Webgune honetan ez dugu erabiltzaileak nabigatzean izandako jokaeraren ondorio den inolako iragarkirik erabiltzen.

  1. COOKIEAK ONARTZEA ETA KONFIGURATZEA

Entitateak ulertzen du zuk cookieen erabilera onartzen duzula:

  • Cookieak onartzea:Cookieen erabilera onartzen da, eta ez duzu berriz ikusiko ohar hau.
  • Konfigurazioa aldatzea.Aditzera ematen zaizu edozein unetan aukeratu ditzakezula webgunean zer cookie aritzea nahi duzun, arakatzailearen konfigurazioaren bidez, hurrengo atalean azaltzen den bezala.
  1. COOKIEAK KONFIGURATZEA, BLOKEATZEA ETA EZABATZEA.

Oro har, arakatzaileek cookieei buruzko konfigurazio-aukera batzuk dituzte, pribatutasun maila desberdinak hautatzeko. Horrela, webgune batek –honek, adibidez– erabil ditzakeen cookie guztiei uko egiteko aukera dago, baita gorde izanen ziren guztiak ezabatzeko ere.Parametro horiek aldatzeko, laguntza eskatzen ahal diozu haren fabrikatzaileari, edo jarraian ageri den informazioa kontsultatu:

Erabiltzaileak webgune honen cookieren bat, edo guztiak, mugatzen edo blokeatzen baditu, baliteke web orriak ematen dituen funtzionaltasun edo zerbitzu batzuk erabilgarri ez egotea.

Era berean, cookieak kudea ditzakezu zure arakatzailean, honako tresna hauen bidez:

  1. COOKIEEN POLITIKA EGUNERATZEA.

Baliteke gure webguneko cookieei buruzko politika eguneratzea; horregatik, gure webgunean sartzen zaren bakoitzean politika hau berrikusteko gomendioa egiten dizugu, cookieak nola eta zertarako erabiltzen ditugun behar bezala jakin dezazun.