Maiatzean zehar, Etxauriko eta Etxarriko udalek antolatuta, ondoko kartelean ikus ditzakezuen bi hitzaldiak eta proiekzioa egingo dira.
Bi hitzaldiok Esther Aldave eta Gemma Piérola historialariek eskainiko dituzte, eta Ramon Bengarayren figura eta diktadura frankistaren lehen hamarkadetako emakume nafarren egoera ikertu dute.
Virginia Senosiain eta Juan Luis Napalen “Florecica“ dokumentala ere ikusi ahal izango dugu, Josefina Lamberto eta bere arreba Maravillasen bizitzari buruzkoa, gerra zibilean faxistek 14 urte zituela bortxatua.
*Jarduera hauek Nafarroako Gobernuak finantzatu ditu.
CARTEL-Memoria Histórica-Etxauri-Etxarri-Mayo-2021