Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

OMENALDIA Manuel Tápiz Amézqueta, Irailak 25

Miranda Argako zinegotzi eta alkate.
Kolpe militarraren ondorioz, 1937ko urtarrilaren 8an Etxarrin hil zuten

 

Manuel Tápiz Amézqueta 1883an jaio zen Miranda de Argan. Bertako udalak, beste hainbat herritan gertatu zen bezala, herriko lur gehienak saldu behar izan zituen XIX. mendean izandako gerren ondorioz. Lur hauek, jabe handien eskuetara pasa zirenak, nekazari nafarrek erreklamatu zituzten urteetan zehar, beren mantenurako behar baitzituzten.
Manuelek bizitza osoa eman zuen borroka horretan, lehenik Centro Mirandes elkartean, bertatik bideratzen baitziren Mirandako nekazarien aldarrikapenak; gero Mirandako Udalean, zinegotzi izan baitzen hainbat alditan, eta baita alkate ere; eta azkenik, Lurreko Langileen Federazioan eta UGT sindikatuan.
1936ko abenduaren 28an Espetxe Probintzialean espetxeratu zuten. Egun batzuk geroago, 1937ko urtarrilaren 8an, hil egin zuten Etxarriko hilerritik gertu, Etxauribarrean. Mirandan bere emaztea, Venantzia, eta sei seme-alaba geratu ziren.
Hiru urte geroago, 1940an, Erantzukizun Politikoen Auzitegiak Manuel epaitu zuen, non zegoen ez zekiela adieraziz. Arduradun politiko gisa 300 pesetako kalte-ordain bat ordaintzera zigortu zuten.
1978an familiak berreskuratu zituen haren gorpuzkiak. 2020an, Etxarriko Udalak, Nafarroako Gobernuko dirulaguntzarekin, hilarri bat jarri zuen haren oroimenez, hil zuten lekutik gertu